XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Ama-hizkuntza

Haurtzaroan 3 urte bitartean ikasten den lehen hizkuntzaz ari da.

Bereiziz lehen haurtzaroan euskara hizkuntza bakar bezala hartu zuten pertsonak, soilik gaztelania ikasi zutenak, euskara eta gaztelania ia esateko batera hartu zituztenak, eta azkenik, ama-hizkuntza bezala ez euskara eta ez gaztelania ikasi zuten pertsonak.

Etxean erabiltzen den hizkuntza

Etxe barruan sarrien hitz egiten den hizkuntzari egiten dio erreferentzia, ama-hizkuntzaren kasuko erantzuteko aukerak onartzen direlarik: euskara, gaztelania, biak edo besteren bat.

Zentsatutako zinematokiak

Kontzeptu honetan barne hartuak kontsideratzen dira, zentsatu izan diren eta beren jarduerari buruzko informazioa beren garaian Sociedad General de Autores de Españara bidaltzen duten establezimenduak, nahiz eta proiekziorik ez egin urtean zehar.

Urteko guztizkoak, horrela, abenduaren 31n dauden zinematokien guztizkoa isladatzen du.

Proiekzioak egin dituzten zinematokiak

Urtean gutxienez filme bat proiektatu duten haiek dira.

Liburutegiak

UNESCOren irizpideen arabera, publikoarentzat zabalik dauden haiek bakarrik eman daitezke halakotzat.

Argitalpen-produkzioa

UNESCOk 1979an emandako nazioarteko arauei jarraiki, argitalpen ez-aldizkako inprimatuak eta jendearen eskura jarriak, Estatuan bertan argitaratuak eta, oro har, Estatuko bibliografian barne hartuta egon behar dutenak besarkatzen ditu; kanpoan geratzen dira, beraz, publizitatezko edo izaera iragankorreko argitalpenak, nahiz eta barne hartzen diren argitalpen ofizialak, testuliburuak, doktoretza-tesiak eta antzeko bestelakoak.

Familia

Honela definitzen da familia: jeneralean ahaidetasunez lotutako pertsona-taldea, bizitza elkarrekin egiten dutenak, normalean etxebizitza oso bat okupatuz.

Familiaren barnean sartzen dira gaua etxebizitzan egiten duten etxe-zerbitzuko pertsonak eta errejimen familiarrean dauden apopiloak ere.

Euskal Autonomi Elkartea osatzen duten 20 eskualdeak, bizi-kondizioen azpikapituluan 9 zonatan banatu dira, honela:


1. Arabako Lautada Kantauri Arabarrarekin.
2. Arabaren enparatua.
3. Bilbo Handia.
4. Durangaldea.
5. Gernika-Bermeo, Plentzia-Mungia eta Markina-Ondarroarekin.
6. Arrati Nerbioi Enkartazioekin.
7. Donostialdea Bidasoa Beherearekin.
8. Deba Garaia Deba Beherea eta Urola-Kostaldearekin.
9. Tolosaldea Goierrirekin.